Goi mailako kirola eta ikasketak uztartzen
Goierri Eskolak goi mailako kirola eta ikasketak uztartzearen inguruko solasaldia egin zuen atzo eguerdian. Goierriko Campuseko Mekanikako Ingeniaritza Graduko 5 ikaslek goi mailako kirolarekin eta ikasketekin izan duten esperientzia azaldu zuten: Joseba Reguillaga Eizagirrek (judoa), Mikel Olaetxea Baldak (txirrindularitza), Ander Rekondo Herrerok (arrauna), Unai Reguillaga Eizagirrek (judoa) eta Beñat Senar Apalategik (pilota).












