Elikagai bilketa erraldoian parte hartzeko urgentziazko deia egin dute Gipuzkoan
Egoera «larria» dela nabarmendu du Gipuzkoako Elikagaien Bankuak. Bihar eta etzi egingo dute bilketa, supermerkatuetan. Goierri behean boluntarioak behar dituzte bi egunetarako.
Elikagai bilketa erraldoia egiteko deialdia egin du Gipuzkoako Elikagai Bankuak. Azaroaren 25ean eta 26an egingo dute, bihar eta etzi, hurrenez hurren. Urgentziazko deia egin diete herritarrei, «Gipuzkoan egoera larria da eta elikagai beharra duten familia asko daude». Krisiak Elikagaien Bankuan ere eragina izan duela nabarmendu dute. Enpresen eta erakundeen ekarpenak jaitsi egin dira eta eskaerak, berriz, handitu. Hori dela eta, herritarren elkartasunak inoiz baino garrantzi handiagoa du.
Elikagai bilketa hau, supermerkatu eta merkatal zentroetan egingo dute. Produktu freskoak baino, iragazkorrak ez diren elikagaiak dira jasoko dituztenak: arroza, pasta, lekaleak, olioa, mota guztietako kontserbak, gailetak eta hauts txokolatea. Dei berezia, haurrentzako produktu espezializatuak jasotzeko; haurrentzako elikagaiak eta pardelak.
Ekarpena egiteko beste aukera bat ere izango da. Hainbat supermerkatutan bonoak izango dituzte eskuragarri. Elikagai bankuak beharren arebera etorkizunean janariagatik trukatuko ditu.
Urteroko elikagai bilketa nagusia egiteko, laguntzaileak eskatu dituzte. Jende behar da elikagaiak jasotzeko. Goierri behean, 80 bat inguru kalkulatu dute.
Boluntarioak eskatu dituzte. 658 750 767 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp mezua idatzi behar da.