Zinemarako sarrerak erostean sortzen diren ilaren inguruan
LEGAZPI // Zinemako txartelak erostean sortzen diren ilaren inguruan, arduradunek gogorarazi dute leihatila saioa hasi baino ordu erdi lehenago irekitzen dela: 16:30ean haurrentzako saioan eta 18:30ean besteetan. Ilarak saihesteko sarrera erostera lehenago joateko eskatu dute, edo Internet bidez erosteko. Asteburuan hiru pelikula emango dituzte: bihar 19:00etan Tory y Lokita, eta igandean 17:00etan DC Liga de Supermascotas eta 19:00etan En los margenes.













