Idiazabalgo herri krosean izena emateko aukera dago
IDIAZABAL // Zabalik dago Idiazabalgo 42. Herri Krosaren izen-ematea Kronoak.com plataformaren bitartez. Proba urtarrilaren 29an jokatuko da, 12:00etan hasita. 10.245 metroko ibilbidea osatu beharko dute helduenek, eta 3.525 metrokoa gazteenek.












