Ordiziako gaztetxeak urteurren festa antolatu du astebururako
Ordiziako Gazte Asanbladak gaztetxearen 36. urteurrenerako hainbat ekintza antolatu ditu, Antolakuntza ardatza, askatasuna norantza lelopean. Bihar egingo dute festa handia.
Herri bazkariarekin hasiko dute eguna. 14:00etan dute mahaira esertzeko ordua. Bazkarirako tiketak Ordiziko Gaztetxearen Instagram kontura idatzita erosi daitezke. Langabe zein ikasleentzat zortzi euro balio du, eta soldatapekoentzat, hamar.
Aitza taldeak girotuko du bazkalostea. 16:00etan kontzertua eskainiko dute, akustikoan. 17:30ean, berriz, pilota partidak egingo dituzte. Amaitutakoan, poteo musikatua egingo dute, tabernaz taberna.
Gauean, parranda
Koktel festa eta musika jaialdia antolatu dute gauerako. Bassagain, Balloon Frame eta Tintz DJa igoko dira oholtzara.












