Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Abenduaren 23an banatuko dituzte Ordizia Kirol Sariak

Ordizia
Kirola

Sarien helburua "Ordiziako kirola bere osotasunean aitortzea" da. Ostegunera arte bidali daitezke proposamenak.

2022/11/28
Laida Goiburu

Ordizia Kirol Sariak abenduaren 23an banatuko ditu Ordiziako Udalak. Hiru sailkapen egongo dira: kirolariak, izan duten ibilbidearengatik; azken urtean gailendu diren elkarteak; eta esker oneko saria, Ordizian kirolari egindako ekarpenarengatik. Horiez gain, aitortza diplomak eta publikoaren saria ere banatuko dituzte.

Sarien helburua “Ordiziako kirola bere osotasunean aitortzea” dela azaldu du udalak. “Ordizian zorte handia dugu kirol aniztasun handia dugulako eta baita kirolari kopurua ere. Nork bere diziplinan emaitza onak lortzea lan eta esfortzu handiaren emaitza da. Eta guk emaitza horiek saritu eta aitortu nahi ditugu”.

Saridunen proposamenak edozein pertsonak edo erakundek egin ditzake. Antolakuntzak www.ordizia.eus webgunean eta Arreta Bulegoan eskuragarri jarriko dituen inprimaki ofizialetan aurkeztu beharko dira. Udalerriko kirol-klubetara eta ikastetxeetara ere bidaliko dituzte. Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaituko da, 13:00etan. Udaleko Arreta Bulegora edo kmokoroa@ordizia.eus helbidera bidali behar dira. Udaleko sare sozialen bidez ere proposatu ahal izango dira hautagaiak.

Sariak banatzeko balorazio batzordea osatuko dute, Ordiziako kirol elkarte bakoitzeko ordezkaritzarekin, kirol teknikari eta kirol zinegotziarekin batera.

Saridunak hautatzeko irizpideak:

1. Mutil eta neska bana, urteko lorpenen arabera:

  • Lorpen guztiak neurri berean baloratuko dituzte, kategoria- eta sexu-bereizketarik egin gabe, emaitzaren mailaren arabera.
  • Saridunak 17 urtetik gorakoak izango dira.
  • Ordizian bizi edo kirol bizitza bertan egin beharko dute.
  • Aitortza ekitaldira joan beharko da, edo bestela justifikatu.
  • Nazioarteko Lehiaketetan Hautaketa jarduerekin banaka lorpenen bat lortu duten Taldeko Kirol bateko kirolariek ere jaso dezakete saria.

2. Kirol-talde bat, urteko lorpenen arabera:

  • Lorpen guztiak neurri berean baloratuko dituzte, kategoria- eta sexu-bereizketarik egin gabe, emaitzaren mailaren arabera.
  • Taldea Ordizian erregistratuta egon beharko da, eta taldeko jokalarien %50 gutxienez Ordizian jaiotakoa edo bizitakoa izango da.
  • Aitortza ekitaldira joango dira.

3. Ordiziako kirolaren alde modu aktiboan laguntzen duen edo lagundu duen pertsona edo taldea:

  • Irabazi asmorik gabe Ordiziako kirolari bizitza osoa eskaini dioten pertsonak, bertan bizi ala ez.

4. Batzordeak aitortza diplomak emango ditu, 2022an egindako lorpenak kontuan hartuta:

  • Euskal edo Espainiako selekzioak hautatua izatea.
  • Gipuzkoa edo Euskadiko errekorra egitea.
  • Norbere kategorian Espainiako txapelketan lehenengo zortzi ostuetan gelditzea.

5. Publikoaren saria:

  • Hautagaiak erabakitakoan, herritarrei aukera emango zaie botoa emateko. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du, sare sozialen bidez.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut