Idiazabalgo beteranoek 0 eta 8 galdu dute Realekoen aurkako lagun arteko partidan
IDIAZABAL // Idiazabalgo eta Realeko beteranoen arteko partidan donostiarrak jaun eta jabe izan ziren. 0 eta 8 gailendu ziren txuri urdinak herenegun. Hasieran ongi eutsi zieten etxekoek, baina aurrean profesional izandako jokalariak zituzten eta azkenerako amore eman behar izan zuten. Emaitza gutxienekoa zen, dena den. Lagunarteko partida izan zen, Real Sociedad Fundazioak Txikitik Handira proiektuaren alde antolatua. Arizkorreta futbol-zelaia lepo bete dute herriko beterano taldearen partida ikusteko.













