'Goazen 9.0' ikuskizuna Lazkaon egingo dute
LAZKAO // Euskal Telebistaren Goazen 9.0 telesailean oinarritutako antzezpen eta dantza ikuskizuna Lazkaon aurkeztuko dute. Urtarrilaren 8an, igandea, izango da emanaldia, Areria antzokian 17:00etan. Sarrerak salgai astelehen honetan (abenduak 5) jarriko dituzte, 12:00etatik aurrera, Lazkao.eus webgunean. Salmentaren arabera baloratuko dute bigarren saio bat egin edo ez.













