'Orreagatik iragan hurbilera Ordizian, larunbatean
ORDIZIA // Segurako Historia roituz Elkarteak Orreagatik iragan hurbilera herri antzerkia aurkeztu zuen Seguran urrian, arrakasta handiarekin. Larunbatean, Euskararen Egunean, Ordiziara eramango dute antzezlana. Herri Antzokian izango da emanaldia, 19:00etan. Sarrerak aldez aurretik eskuratu daitezke, 2 euroan, Herri Antzokiko leihatilan bertan, zineko ordutegian, edo Interneten, Kutxabank bidez.













