Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Ekaitz Goikoetxearen bertso sarituak

Beasain
Kultura
2022/12/01
Kerman Garralda
TORTURENA DA…

1.-

Ez abokatu, ez kide,

ez erizain, ez mediku,

“Ostia, nire saihetsak!”

“Ipurdia ez ukitu!”,

“Joder, titiburuak ez,

gelditu, arren, gelditu!”

“Agian, zure lagunak

salatuko bazenitu…”

horrenbeste oroitzapen

eta oihartzun zauritu,

ez dira berez etortzen

norbaitek ekartzen ditu.

2.-

Maindireek ez dezaten

askatasunik baldintza,

mamuek iraganean

jokatzen dute aditza.

Atzean utziagatik

gazte garaiko bizitza,

sumatzean eguneko

ehenengo eguzki printza,

amesgaiztoa da maizen

ebakitzen dugun hitza,

oraindik poltsa burutik

kendu ezinik gabiltza.

3.-

Bigarren atxilo gauan,

komisarian, inpentsan,

eskuburdinak estutu,

ohatilan luze etzan

ta gogor astindu arren

nekiena aitor nezan,

aldiro urratzen ziren 

eskubideen defentsan,

nire lagunen izenik

ez zen agertuko prentsan,

isiluneek ez dute

sekula hainbeste esan.

4.-

Senideei bisita nahiz

bis a bisik ez baimendu,

noiznahi bakarturik eta

isolaturik geunden gu;

elektrodoak, bainera,

elikagaiak laurdendu,

azala larrutzeraino

bizkarreko hotzak kendu…

Geroztik igaro arren

hogeita hamar abendu,

ubeldurak joan dira,

minak hemen jarraitzen du.

5.-

Ortzimuga marra gorri,

argirik eza ilunpe,

Lasa, Zabala, Arregi,

Zabaltza, Agirre, Buke…

Naparra ere gogora

ekarri behar genuke,

bereizi gintuztenetik

joan dira hainbat urte.

Askoren bizitzarekin

jolasean dihardute,

laster heriotza ere

kendu egingo digute.

6.-

Torturena da sekula

bukatzen ez den partida,

antza, batzuek ez dugu

heltzerik hogeita bira;

nahiz Estrasburgok sarritan

belarrietatik tira,

Espainia ikerketei

muzin egiten ari da,

jainkoa ta justizia

ere zer diren, begira,

zalantzan jarritakoan

soilik existitzen dira.

 

7.-

Memoria partziala

nabarmentzen den aldiko,

bistan da begi batzuek

ez gaituztela begiko;

nahiz orbaintzeko ditugun

hainbat zauri ageriko

eta gu ere “biktimak”

izango garen betiko,

agian ez da guztiz geu

izatea komeniko,

gardenegiak bagara

ez gaituzte ikusiko.

8.-

Nahiz ta gurekin primeran

portatu kale gorria,

instituzioei sartzen

zaie izu-laborria;

beltza nahiz zuria izan

daitekeenez elorria,

irakurri gabe pasa

behar al dugu orria?

Argitu ta aitortzea

min guztien jatorria

hori da herri honek behar

duen ongi-etorria.

 

Doinua: Doinua: Gaur udaberri bat dabil (O.Iguaran). ‘Papa cuentame otra vez’ egokitua.
HAMAIKA ENTZUTEKO

1.-

Billoba, gaur nolatan

hator hain serio?

‘Maisuak hizketan ez

dakizula dio!

Egutegi dela ta

ez kalendario…’

Nahiz ta urtetan gora

hoan Hilario,

hamaika entzuteko

hago oaindio!

2.-

Hiztun txarrak geala

amona ta biok,

kaiku baten ahotik

hori nola diok?

Udek noa isurtzen

dittun Danubiok…

bost euroko azalpen

ta komentariok,

alu horri pitorik

ulertze al diok?

3.-

Zeaman beti esan

izan dek ebie,

hau al dek aitzen dean

lehenengo aldie?

Larunbata zapatu,

azoka perie,

Kristoren dotriña ta

Pernandon egie,

hiri ikastolan ze

eakusten die?

4.-

Hi eserita habil

ta gu belauniko,

baserriko atxurrak

ez dittuk begiko.

Eskola abonatzen

ez hasi motiko,

ze aditz erro ta ze

zuhaitz sintaktiko!

Hortik gosea baño

etzaik etorriko.

5.-

Aspaldin bere doñu

ta bere igurtzi,

euskañola dek gure

artean nagusi,

ez napar, ez bizkaitar,

eta ez giputxi,

euskaldun jatorrik ez

diagu ikusi,

agiriko asko ta

ageriko gutxi.

6.-

Ondo bereiztu fruta

eta barazkiak,

idatziz deskribatu

goiko argazkiak…

Hirugarren perfilla,

C1 ta ostiak,

tituloen atzetik

zebiltzak guztiak,

ba nik Realarenak

nahikoa dizkiat.

7.-

Kokoteaño nagok

aldez eta aldiz,

batzuk astoz zoazak

ta besteak zaldiz,

zertako horrenbeste

brillo eta barniz?

Euskerea aittukohuke indar handiz 

erabiltzen dan aña

hitz egingo balitz.

8.-

Nahiz euskaltzañak asmo

txarrez ez dabiltzan,

euskerek aho bizik

erakarri ditzan,

hire atton-amona

ta gurason gisan,

hik ere norbait izan

nahi badek bizitzan,

esanekoa baño

hitzekoa izan.

Doinua: Bizkaiko txerriarena

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut