'Sorotan Bele gogoan' kontzertua bertan behera geratu da
LAZKAO // Larunbat arratsean Arerian Gorka Sarriegi, Urbil Artola eta Lazkaoko Musika Banda egitekoak ziren Sorotan Bele gogoan musika emanaldia ez da egingo, partaide batek osasun arazoak suertatu zaizkiolako. Atzeratu egin du udalak kontzertua, baina oraindik ez du data berria zehaztu. Sarrerak erosita dauzkatenei hurrengo emanaldirako balioko diete. Dirua itzultzeko ere eska daiteke.













