Lazkaon otsailaren 4an da 'Sorotan Bele gogoan' kontzertua
LAZKAO // Sorotan Bele taldearen gomutan Lazkaon antolatu eta atzeratu duten kontzertua otsailaren 4an izango da, 19:00etan, Arerian. Atzo zabaldu zuten data berria.Gorka Sarriegi eta Urbil Artola musikariek Lazkaoko Musika Bandarekin joko dute. Biharko saiorako sarrera erosita zeukatenei balioko die otsailaren 4rako.













