Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Munduko bost pilotari txapeldun izango dira Olaberriko Eliteko Pala Txapelketan

Olaberria
Kirola

Abenduaren 8tik 10era jokatuko da nazioarteko mailako pala txapelketa prestigiotsua, pala motzean eta paleta larruz. Goren mailako 16 pilotarik parte hartuko dute. Partida guztiak doan ikus daitezke.

Antolatzaileak, erdian sariak dituztela./Aimar Maiz
2022/12/06
Aimar Maiz

Olaberriko Pilota Taldeak goren mailako pala txapelketa antolatu du, zortzigarren urtean jarraian. Abenduaren 8tik 10era, ostegunean hasi eta larunbatera bitarte jokatuko da VIII. Olaberriko Elite Txapelketa. Goreneko mailako hamasei pilotari gonbidatu dituzte, horietatik bost urrian Miarritzeko Munduko Txapelketan txapeldun ateratakoak.

Berrikuntza bat dakar aurtengo txapelketak: partidak arratsaldeetan jokatzea. Ostegunean (abenduak 8) paleta larruzko finalaurreko lau partida jokatuko dira, eta ostiralean pala motzeko beste lau; 18:30ean hasiko dira bi jaialdiak.

Ostiralean, horrez gain, harrobikoen txapelketa ere hasiko da; infantil-kadete mailakoen finalaurrekoa lehenik, eta benjaminena ondoren. Infantil-kadete mailan Olaberriko bost pilotarik jokatuko dute, Aiako, Oiartzungo eta Zumaiako beste banarekin zortzikoa osatuta. Benjaminetan, berriz, Ordiziako Oiangu klubeko bi bikote eta Segoviako (Espainia) beste bi jarriko dituzte aurrez aurre.

Beste behin, txapelketa “bikaina” izateko osagai guztiak batu dituzte, Olaberriko Pilota Taldeko Xabier Berasategik eta Garikoitz Arrietak aurreratu dutenez. Ordiziako Oiangu klubaren eta Olaberriko Udalaren laguntza eskertu dute, “dena izan baita erraztasuna haien aldetik”.

Garikoitz Arrieta eta Xabier Berasategi, atzo, Olaberriko Eliteko Pala Txapelketa aurkezten./Aimar Maiz

Profesionalak, profesional ohiak eta txapeldun handiak ikusi ahalko dira Olaberriko frontoian jokatzen. Aurtengo urrian txapelak lortu edo berritu dituzten Imanol Ibañez, Ruben Aiarra eta Emiliano Skufca bikotea osatuz, Carlos Baeza eta Javier Labiano daude pilotari-talde ikusgarrian. Goierriko ordezkari bakarra Xabier Ibarguren lazkaotarra ariko da, iaz 23 urtez azpikoen munduko txapeldun izana.

Partida guztiak Olaberriko udal pilotalekuan jokatuko dituzte. Sarrera doan da, finalekoa barne. “Aitzakia ederra” izango da Olaberriara joateko; pilota mailari dagokionez, aitzakiarik gabekoa.

Txapelketaren egitaraua eta karteldegia:

Abenduak 8, osteguna

Paleta larruz finalaurrekoak, 18:30ean hasita.

  • Ander Landeta (Mungia) – Raimundo Saez (Viña del Mar, Txile) / Xabier Ibarguren (Lazkao)–Isaak Ziaurriz (Iruñea)
  • Daniel Berrogi (Iruñea)–Iñaki Mariñelarena (Arizu) / Aitor Estefano (Irun)–Ruben Pichel (Errenteria)

Abenduak 9, ostirala

Pala motzeko finalaurrekoak, 18:30ean

  • Ibon Garate (Algorta)–Imanol Ibañez (Bilbo) / Carlos Baeza (Vallelado, Segovia, Espainia)–Javier Intsausti (Iruñea)
  • Ruben Aiarra (Iruñea)–Emiliano Skufca (Buenos Aires, Argentina) / Ibai Baron (Iruñea)–Javier Labiano (Iruñea)

Infantil-kadete finalaurrekoak, 15:00etan eta 15:45ean

  • Oinatz Aranburu (Olaberria)–Eki Aizpuru (Aia) / Ximun Berriozabal (Zumaia)–Ibai Sese (Olaberria)
  • Ian Davis (Oiartzun)–Aritz Maiora (Olaberria) / Izaro Jimenez (Olaberria)–Josu Soberon (Olaberria)

Benjaminen finalaurrekoak, 16:30ean eta 17:30ean

  • Lucas Gutierrez – Eric Velasco (Vallelado, Segovia, Espainia) / Gari Galparsoro (Ordizia)–Inar Aierbe (Ordizia)
  • Oier Velasco – Manuel Zancajo (Vallelado) / Luken Galparsoro (Ordizia) – Danel Gorrotxategi (Ordizia)

Abenduak 10, larunbata

Finalak

  • 16:30. Benjaminen finala
  • 17:30. Infantil-kadeteen finala
  • 18:30. Paleta larruz.
  • 19:30. Pala motza.

Antolatzaileak, erdian sariak dituztela./Aimar Maiz

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut