San Nikolas Txikiaren eguna ospatu dute gaur goizean Seguran, kalerik kale erronda eginez, eta poltsakada gozoki bilduz. Gotzain txikiaren papera Uxue Etxeberria Aranburuk egin du.
Abenduaren 8tik 10era jokatuko da nazioarteko mailako pala txapelketa prestigiotsua, pala motzean eta paleta larruz. Goren mailako 16 pilotarik parte hartuko dute. Partida guztiak doan ikus daitezke.
Ordiziako Argi Berri elkarteak Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistak elkartuko ditu berriz ere Majori kiroldegian, abenduaren 30ean, Goierriko Bertsozale Elkartearekin batera antolatu duen saioan. Sarrerak hilaren 16an jarriko dituzte salgai.
Donostia Ospitaleko ESIko mediku zuzendariordeak bi goi arduradunen kargugabetzearen ondorioz dimitituko luke. 23 zerbitzuburuk «politika suizida baztertzeko» eskatu dute
Gaur, abenduak 6, egingo dute aurrenekoa, eta beste biak 15ean eta 23an. Joxepaneko goiko solairuan elkartuko dira, 19:00etan.
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eta batxilergokoei egin die deialdia Atxipi aisialdi taldeak. Izena emateko azken eguna abenduaren 30a izango da.
Irlandara ikas bidaian joateko diru iturri modura, saskikada bat jaki zotz egingo dute, astero. Aste honetako zenbaki saritua 6432 zenbakia da, eta astelehenera arteko epea du saskia jasotzera azaltzeko
Urtarrilaren 22an jokatuko da 11 kilometroko proba, 12:00etan hasita. Garingo San Sebastian festen barruko ekintza izaten da.
Urtero Eguberrien atarian Idiazabalen antolatzen den Alaken azoka txikia abenduaren 18an egingo dutela aurreratu du Idiazabalgo Udalak.