Gaztetxearen 22. urteurrena ospatuko dute larunbatean
IDIAZABAL // Idiazabalgo gaztetxeak 22. urteurrena ospatuko du larunbatean, abenduaren 10ean. 18:30ean poteo musikatuarekin hasiko dute festa. 21:00etan, ogitarteko jana (aurretik eskatu behar zen) egingo dute eta 23:00etan kontzertua, Burugabe, DJ Adrinalin eta Tirokatuak taldeekin.













