"Adostasun zabala dago gizartean euskararen biziberritze prozesuari buruz"
Idurre Eskisabel Euskalgintzako Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatu dute gaur Hamaika Telebistan. Nabarmendu du euskararen biziberritze prozesuak hiru zutoin dituela: adostasuna, ezagutzaren unibertsalizazioa eta euskaldunentzako erabilera eremu erosoak sortzea, “euskaldunentzako bizitza bizigarriak eratzea”.
Idurre Eskisabelek (Beasain, 1970) feminismoaren eta euskalgintzaren arteko harremana landu du Lorea Agirrerekin batera, eta dio bien baturak konfluentzia “oso interesgarria” eragiten duela: “Gure azterketaren ondorioetako bat da sexu-genero sistemak menderakuntzarako erabiltzen dituen mekanismoak eta hizkuntza hegemonikoek beste batzuk beheratzeko erabiltzen dituztenak oso antzerakoak direla, eta beraz, hortik askatzeko edo eraldaketa prozesuak martxan jartzeko mekanismoak oso antzekoak izan ahal direla”.
Nabarmendu du euskararen biziberritze prozesuak hiru zutoin dituela: adostasuna, ezagutzaren unibertsalizazioa eta euskaldunentzako erabilera eremu erosoak sortzea, “euskaldunentzako bizitza bizigarriak eratzea”. Horrez gain, oso garrantzitsutzat jo du jendarteko eragile ezberdinen arteko adostasun zabala lortzea: “Ekimen soziala jendartean ondo errotuta egotea ezinbestekoa da neurri politiko zehatzak bultzatzeko”.
Elkarrizketa osoa Hamaika telebistaren webgunean.













