2022/12/12

IDURRE ESKISABEL. EUSKALGINTZAREN KONTSEILUKO IDAZKARI NASUGIA

"Adostasun zabala dago gizartean euskararen biziberritze prozesuari buruz"

Idurre Eskisabel Euskalgintzako Kontseiluko idazkari nagusia elkarrizketatu dute gaur Hamaika Telebistan. Nabarmendu du euskararen biziberritze prozesuak hiru zutoin dituela: adostasuna, ezagutzaren unibertsalizazioa eta euskaldunentzako erabilera eremu erosoak sortzea, “euskaldunentzako bizitza bizigarriak eratzea”.

Goierriko Hitza

Sariak banatuz hasiko ditu Gabonak Ilintik

'Non daude Olentzero eta Mari Domingi?' kanpainaren barruan 900 euro banatuko ditu, eta beste 2.000 euro eta patineteak Gabonetako kanpainarekin.

N-1 errepidetik A-636rako loturako adarra itxiko dute Beasainen, astearte gauean

Gasteizko noranzkoan itxiko dute errepidea, 21:00etatik 06:00etara. Bitarte horretan Olaberriko irteera erabili beharko da.

50 bat ekoizlek parte hartuko dute Euskal Herriko 24. txistor lehiaketan, etzi

10:00etan hasiko da lehiaketa, Ordiziako udaletxeko arkupeetan. Gipuzkoakoak izango dira ekoizle gehienak. Nafarroako, Arabako eta Bizkaikoek ere parte hartuko dute.

Iraia Mendia, Europako txapeldun 20 urtez azpiko taldekako krosean

Piemonte-La Mandria Park (Italia) zirkuituan jokatu da igandean Eurokrosa. Mendiarekin batera, Maria Forerok, Antia Castrok, Maria Viciosak, Marta Serranok eta Ines Docampok osatu dute 20 urtez azpiko taldekako Espainiako selekzioa.

EGUBERRIETARAKO GOMENDIOAK (I)

Arraina, aurretik erosita, prezio eta kalitate hobean

Arraina jateko ohitura izaten da Eguberrietan, afarietan batez ere. Beasaingo Lontxo arrandegiko Lontxo Ormazabalek kontuan hartzeko hainbat gomendio eman ditu. Menu proposamena ere egin du Gabiriako Korta jatetxeko sukaldari izandakoak.

Loinaz Agirre

300 bat korrikalari Txindoki Krosean

Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, mailaz maila egin dute korrika Oiangu parkean egokitutako zirkuituan. Benjamin, alebin, 16 urtez azpiko, 18 urtez azpiko, 20 urtez azpiko, 23 urtez azpiko, senior eta master mailetako lasterketak egin dituzte.

Iñaki Alberdi Iparragirre izango da Idiazabalgo EH Bilduren alkategaia udal hauteskundeetan

Idiazabalgo egungo alkatearentzat, bigarren udal hauteskundeak izango dira. Urte hauetan erakutsi duen "lanerako gaitasuna, konpromisoa eta erantzukizuna" nabarmendu ditu oinarriak.

Ataungo, Lazkaoko eta Segurako euskal liburu eta disko azokak

Abenduaren 16, 17 eta 18an egingo dituzte azokak. Hiru herrietan, produktuek %15eko deskontua izango dute, udalen finantzazioari esker. Lazkaon Goierriko idazleen lanak aurkeztuko dituzte gaurtik asteazkenera.

Goierriko Hitza

Mari Romerok eta Marian Lasak jasoko dituzte Legazpiko 2022ko Kultura Sariak

Herrigintzaren ataleko saria jasoko Lasak, eta kultura alorreko merezimendua Romerok.

Joxe Mari Auzmendiren omenezko liburua aurkeztuko dute Legazpin

Asteazkenean izango da aurkezpena, Lekanazpi elkartean, 18:00etan. 'Euskal pedagogoa lokatzetan' izenburupean, Joxemari Auzmendi pedagogoa, herrigile eta euskaltzalea A-tik Z-ra definitzen saiatu dira.

Goierri garaiko Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte

Haztegi ikastolako bi talde eta Olazabal institutuko bat saritu dituzte.

Luzio Gabiriaren omenezko bertso jaialdi arrakastatsua

Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Txaber Altube eta Amaia Iturriotz aritu ziren kantuan. Jende asko gerturatu zen saioa entzutera, eta igandeko Txapelketa Nagusiko finalaren zain, gozatu ederra hartu zuten entzuleek.

Irati Goikoetxearekin solasaldia egingo dute Seguran

Literatur tertulian irakurri duten 'Herriak ez du barkatuko' liburuaz hitz egingo du. Segurako 50. literatur tertulia izango da biharkoa.

Pasek Belenos garaitu du Ampo Ordiziak Altamiran

36-17 irabazi zuen talde goierritarrak larunbatean. Denboraldiko 3. garaipena eskuratu dute hala, bigarrena etxean.

Legazpiko erakusleihoak prest daude Gabonetako lehiaketarako

Gaur hasi da erakustaldia, eta herritarren saria aukeratzeko bozka emateko epea ere bai. Beste hiru sari ere banatuko dira.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa