Goierri garaiko Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte
Haztegi ikastolako bi talde eta Olazabal institutuko bat saritu dituzte.
Gaur goizean Goierri garaiko Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen kategorian 12-14 urteko ikasleek parte hartu dute. Zortzi lan aurkeztu dira. Legazpiko Haztegi ikastolako eta Olazabal institutuko ikasleek aurkeztu dituzte. Lehen saria Haztegi ikastolako Nahia Mena, Ane Garoña, Urko Agirre, Oier Maiz eta Ortzi Goiburuk lortu dute, 24 ordu ondoren, zer? bideoarekin. 350 euroko erosketa bonua jaso dute. Bigarren saria Haztegi ikastolako Izaro Aranburu, Aitzol Gorospe, Naroa Biana, Simao dos Santos eta Lucian Perjuk eskuratu dute. Hauei 250 euroko erosketa bonua eman diete.
Bigarren kategoran 15-17 urteko ikasleek parte hartu dute. Lan bakarra aurkeztu da eta egileei 350 euroko erosketa bonua eman diete. Saria Olazabal institutuko Manex Agirrezabala, Mireia Etxezarreta, Helena Herrera, Joar Lanz, Izaro Martin, Maria Martinez, Maialen Otxoa, Mikel Pinilla, Zuriñe Rodrigo eta Ilazki Torralbak irabazi dute.
Ezin izan dute sari banaketan parte hartu, txango batean zeudelako. Maite Lonbide zinegotziak jaso du saria, beraien izenean.
Horra hor sarituen argazkiak. Lehenengo argazkian lehen kategoriako lehen saria jaso dutenak, bigarren argazkian lehen kategoriako bigarren saria jaso dutenak eta hirugarren argazkian bigarren kategoriako lehen saria jaso dutenak.
















