Iraia Mendia, Europako txapeldun 20 urtez azpiko taldekako krosean
Piemonte-La Mandria Park (Italia) zirkuituan jokatu da igandean Eurokrosa. Mendiarekin batera, Maria Forerok, Antia Castrok, Maria Viciosak, Marta Serranok eta Ines Docampok osatu dute 20 urtez azpiko taldekako Espainiako selekzioa.
Mendia, eskuinetik lehena, Piemonteko podiumean. Txindoki Atletismo Taldeko Iraia Mendia lazkaotarrak Eurokros Europako kros txapelketa irabazi du 20 urtez azpiko taldekakoan, Espainiako selekzioarekin. Atzo jokatu zen txapelketa, Italiako Piemonte-LaMandria Park zirkuituan. 20 urtez azpiko taldekako selekzioa, Mendiarekin batera, Maria Forerok, Antia Castrok, Maria Viciosak, Marta Serranok eta Ines Docampok osatu zuten. 3.812 metroko lasterketa egin zuten. Maria Forerok lehenengo postuan amaitu zuen karrera, Iraia Mendiak 9. postuan, Castrok 11. postuan, Viciosak 24. postuan, Serranok 43. postuan eta Docampok 53. postuan. Denen artean 21 puntu lortu eta lehenengo postua eskuratu zuten taldekakoan.














