N-1 errepidetik A-636rako loturako adarra itxiko dute Beasainen, astearte gauean
Gasteizko noranzkoan itxiko dute errepidea, 21:00etatik 06:00etara. Bitarte horretan Olaberriko irteera erabili beharko da.
Astearte gauean, abenduak 13, Beasainen, N-I errepidetik A-636rako loturako adarra Gasteizko noranzkoan itxita egongo da 21:00etatik 06:00etara dilatazio junturak berritzeko. Lanak gauez egingo dira trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatu du, bitarte horretan ibilgailuek Olaberriko irteera erabili beharko dute eta biribilgunean A-636ra berriro sartu.













