Pasek Belenos garaitu du Ampo Ordiziak Altamiran
36-17 irabazi zuen talde goierritarrak larunbatean. Denboraldiko 3. garaipena eskuratu dute hala, bigarrena etxean.
Ampo Ordizia vs. Pasek Belenos partiduko argazkia.//Carlos Mediavilla Ampo Ordiziak Asturiaseko Pasek Belenos R.C. taldea garaitu du asteburuan, Altamiran. Ordiziakoek 36-17 irabazi zieten asturiarrei larunbatean, denboraldiko 7. jardunaldian (Ampo Ordiziak 6 partida jokatu ditu, bigarren jardunaldian atsedena izan baitzuten). Garaipen garrantzitsua izan da. Jokatutako sei partidetatik, 3 irabazi dituzte, horietako bi etxean, eta beste 3 galdu. Sailkapen orokorrean, 8. postuan dago Ampo Ordizia.
Hurrengo asteburuan Urbieta zelaian (Gernika) euskal derbia jokatuko dute, Grupo Intxausti Gernika taldearen aurka. Bi talde horiek dira Ohorezko Mailako euskal talde bakarrak.













