Esti Markezen kontzertua, bihar, Herri Antzokian
KULTURA// Esti Markezek kontzertua egingo du bihar Ordiziako Herri Antzokian, 19:30ean, Bizi Musika programaren barruan. Bere bakarkako lehen albuma aurkeztuko du, Hitzekin jolasean izenekoa. Urrian kaleratu zuen albuma, eta Aian (bere jaioterria da) aurkeztu ondoren, Ordiziara eramango du zuzeneko lana, banda batekin. Sarrerak Barrena kultur etxean eskuratu daitezke.













