Gabon egunerako kantu entsegua gaur eta 23an da Zaldibian
ZALDIBIA // Abenduaren 24an Zaldibian etxerik etxe ibiliko den taldea hasi da entseguekin. Bi geratzen dira, gaur eta hilaren 23an, 19:00etan, Joxepaneko goiko solairuan. Bazkarirako izen-ematea ere zabaldu dute (676 63 48 29). Abenduaren 21a da azken eguna.













