Kolonbia eta Marokoko jakiak prestatzen irakatsiko dute Zumalakarregin
Zumalakarregi museoak, Ormaiztegiko Udalarekin batera, Munduko Jakiak topaketaren beste atal bat antolatu du iganderako. Babarrunak kolonbiar erara, oilaskoa Magreb estilora eta hiru esne postrea egiten irakatsiko dute Kolonbiako eta marokoko herritarrek. Argemira Camila eta Khadija Belahssoud eta Zahra Dourhbache izango dira sukaldariak.
11:30ean hasiko dira jakiak prestatzen. 13:30ean dastaketa egingo dute. Joan nahi duenak hiru euro ordaindu behar du.












