Maialen Akizuren hitzaldia emakumeen etxean
URRETXU // Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko finalaren ostean, datorren asteko asteartean, Maialen Akizu Bidegain bertsolari urretxuarrak hitzaldia egingo du Goierri garaiko emakumeen etxean (Urretxuko Pagoeta auzoan, haurtzaindegia zen eraikinean). Hitzaldia 17:30ean izango da. Akizuk bere ikerketaren berri emango du: Bertsolaritzaren izeberg-a. Zaintzaren begiradatik bertsolarien bizitzen azterketa.













