Jon Maiaren 'Kantu bat gara' saiorako sarrerak salgai'
ZUMARRAGA // Salgai daude dagoeneko hilaren 30ean 20:15ean Jon Maiak Zelai Arizti aretoan eskainiko duen Kantu bat gara ikuskizunerako sarrerak, 10 euroan. Maiak abesti ugari idatzi ditu, eta emanaldi honetan abesti ezagunenen bertsioak eskainiko ditu, maila altuko musikariez lagunduta. «Kontzertu bat baino gehiago» izango da.













