Sun eta Eneko magoen ikuskizuna Latxartegin, 28an
LEGAZPI // Eneko Gutierrez magoak luxuzko laguntzailea izango du asteazkenean, hilak 28, Latxartegi aretoan 18:00etan eskainiko duen magia ikuskizunerako. Sun Magoarekin konpartituko du eszenatokia legazpiarrak. Sarrerak 4 euro balioko du, eta Latxartegin salduko dira egunean bertan, 17:00etatik aurrera. Sun Magoa Iñaki Ruiz de Galarreta da, eta Disney Chanel kateko Club Houdini seriean lan egiten du, Harry Houdiniren paperea eginez.













