Urola Kirol Elkartearen zozketan saritutako zenbakiak
ZUMARRAGA // Urolak Gabonetako saskien zozketa egin du. Lehenengo saskia 17.392 zenbakia duenarentzat izango da, bigarrena 11.644 zenbakia duenarentzat eta hirugarrena 01.944 saskia duenarentzat. Saskiak Urdangarin burdindegian, Mikel Lizarralde jantzi-dendan eta Javier Arratibel optikan daude. Irabazleek denda horietara jo behar dute.













