Joxe Mari Auzmendi gogoratzen duen lana, Legazpin salgai
KULTURA // Joxe Mari Auzmendiri buruzko Euskal Pedagogoa Lokatzetan liburua Apatxo, Kopilain eta Hizkuntza liburu dendetan eros daiteke, 22 euroan.
Liburua abenduaren 14an aurkeztu zuten Legazpin, Lekanazpi Kultur Elkartearen eskutik, Hik Hasiko Ainara Gorostitzuk eta Ainhoa Azpirotzek, Joxe Mariren ikasle, lankide, lagun eta senitartekoen partaidetzarekin.













