Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Biziola denda gaur irekiko dute

Lazkao
Ekonomia

Lazkaon kokatuta dagoen Biziola fabrikan bertako elikagaien saltokia inauguratuko dute. Elikadura burujabetzan aurrerapausotzat jo dute, «ametsa» egikaritzeko unetzat.

Biziola Fabrikaren kanpoaldea, Lazkaon. Argazkia: Ariane Vierbücher
2023/01/20
Aimar Maiz

Herritarren zerbitzura jartzeko eguna iritsi zaio Biziola ekimenari. Goierriko ekoizleen jakiak salduko dituen denda gaur zabalduko dute, 17:00etan. Bertako produktua, bertako nekazari eta abeltzainek ekoitzia, bertako kontsumitzaileen eskura jarria. Lehenengo erosketak egiteko modua ere egongo da, gaur arratsaldean. Ondoren, 19:00etan, irekiera ekitaldian aurkeztuko dute Biziola denda.

Biziola denda, termino horrekin zabalduko dute saltokia, orain arte ere erabili izan dute Bizigaia momentuz alboratuta. Irekita eta martxan egongo da gaurdanik.

Ekitaldian, erosleei, bezeroei eta bazkideei ongietorria egiteko, eskualdeko produktuen dastaketa ere jarriko dute. Gidoi batekin, bazkide, ekoizle eta lantaldeko kide banaren hitzartzeak egingo dituzte. Orain arteko egindako lana, komunitatea sortzearen balioa, eta dendan zer eskuratu ahalko den azalduko dute.

Eskualdeko 22 ekoizle

Biziolak hartuta daukan elikadura burujabetzaren helburuan urrats esanguratsua izango da denda irekitzea, «asmoa zena errealitate bihurtuko baita». Denda soila baino gehiago izateko bokazioz jaioko da: «Komunitate zabal eta anitz baten topalekua» izango da.

Komunitate horren zutabe bat ekoizleena da. Biziola dendan 22 ekoizleren produktuak egongo dira salgai. «Ekoizleekin prozesu bat daukagu martxan jarrita, trantsizioa bideratzeko, eta 22 ekoizle dauzkagu. Produktuek garai ezberdinak dituztenez, dendan bihar [gaur] ez da egongo horien guztien presentzia. Ardi gazta, adibidez, martxoan aterako dute», dio Biziola dendako Intza Barandiaranek.

Fruta aldetik, bertako kiwia intxaurrak eta hurrak edukiko dituzte. «Gainontzeko frutazainek urte oso txarra izan dute, eta ez dago. Proiektuaren parte dira, baina orain ez dute presentziarik». Garaian garaikoa izatea ere bai baita Biziolaren ezaugarri.

Eskaintza ziurtatzen

Behi esnekiak, bertako eztia, ogia (eskualdeko hiru okinena), frutak eta barazkiak… Goierrikoak izango dira. Okinekin, ogia egiten duten egunetara egokitutako egutegia finkatu dute; egun bakoitzean batena edukiko dute Biziolan.

Baratze produktuekin ere, urte osoan eskaintza ziurtatzeko moduak hitzartu dituzte. Eskualdeko bost ekoizleren barazkiak eta lekaleak egongo dira Biziola dendan. «Plangintza bat ari dira lantzen euren artean, denda hornitzeko eta urte osoan eskaintza egoteko. Ailegatzen ez garen kopuruak Nafarroatik ekarriko ditugu, hango elkarte baten bidez, baina hemengo garaiko produktuak soilik izango dira», esan du Barandiaranek.

22 ekoizleez gain, eskaintza eskualdez kanpotik osatuko dute. Bertan egiten ez diren produktuak ekarriko dituzte; edari fermentatuak Soraluzetik, adibidez; lekaleak eta dilistak Arabatik, arrozak eta olioa Nafarroatik… Frutaren muga-lerroa Iberiar penintsula jarri dute.

EKITALDIA

BIZIOLA DENDAREN IREKIERA

Eguna. Gaur, urtarrilak 20
Ordua. 17:00etan
Lekua. Biziola Fabrika, Lazkao (Hiribarren Atzea, 1)
Ekitaldiak. Denda ikusteko eta erosketak egiteko aukera 17:00etatik 19:00etara. Irekiera ekitaldia 19:00etan
Parte-hartzaileak. Biziola kooperatibako bazkide bat, ekoizle bat eta Bizigaia ekimenaren lan-taldeko kide bat.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut