Euskara ikastea diruz lagunduko du Lazkaoko Udalak
LAZKAO // Euskara ikastaroak aurten egiten dituzten lazkaotarrek udalaren diru laguntza izango dute. Aste honetan zabaldu du deialdia Lazkaoko Udalak. Eskolen %85era joan beharko da, eta urteko diru sarreren araberako kopurua jasoko du ikasleak laguntzatan. Urtean 26.000 euro baino gehiago irabazten dutenek ez dute jasoko; lanean ari direnek gehienez 800 eurokoa; eta sarrera-baremo baxuenean daudenek 2.000 euro gehienez. 16 urtetik gorako herritar erroldatuentzat da.













