Zumarragako Udalak zaintzen ikasteko saioak antolatu ditu
ZUMARRAGA // Udalak norbere burua eta ingurukoak zaintzen ikasteko saioak antolatu ditu. Ikastaroa otsailaren 6an hasiko da. Hogei saio izango dira, hamabostean behin. Ikastaroa hasi aurretik, irakasleak hitzaldi bat egingo du. Astelehenean izango da, 17:30ean, kultur etxean. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, otsailaren 3a baino lehen eman behar dute izena.













