Idiazabaldarrak, aurrera
Euskal Herriko 14. Mus Txapelketako herrikako kanporaketa jokatu zen igandean Idiazabalen. Lau bikotek hartu zuten parte. Jon Esnaola eta Mikel Saralegi idiazabaldarrak izan dira garaile. Txuleta bana saritzat jasotzeaz gain, martxoaren 11n Gipuzkoako Txapelketara joateko txartela ere lortu dute.













