Urtarrileko osoko bilkura bihar izango da, 18:00etan
ORDIZIA // Bihar izango da udaleko urtarrileko osoko bilkura, 18:00etan, pleno aretoan. Abenduaren 22ko udalbatzarreko akta zirriborroaren onarpena, HJE 15- Txindoki Poligonoa eremuari dagokion arau subsidiarioen aldaketa puntualaren behin betiko onarpena edota Kontratazio Mahai Iraunkorreko kideen aldaketa izango dira gaiak, besteak beste.













