Aloña Mendiren aurka jokatuko dute BKLko mutilek
BEASAIN // Astebururako partida karteldegia zabaldu du BKL saskibaloi taldeak. Hirugarren mailako Arri BKL Gaztelu taldeak, Oñatira bidaiatuko du, Aloña Mendi taldearen aurka indarrak neurtzeko. Zubikoa kiroldegian izango da norgehiagoka, 16:00etatik aurrera. Sailkapen nagusian ondo kokatuta daude beasaindarrak; hirugarren postuan aurkitzen dira, lehenen sailkatuarekin berdinduta.













