EH Bilduko Larraitz Ugartek hitzaldia egingo du Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko EH Bilduk Abante zikloko hitzaldi bat antolatu du. Lar raitz Ugarte politikari oñatiarra gonbidatuko dute. Bihar, 18:30ean, kultur etxeko erakusketa aretoan izango da solasaldia. Ugarte Gipuzkoako foru diputatua eta aldundiaren bozemailea izan zen 2011-2015 agintaldian. Eusko Legebiltzarreko kidea da, 2016tik.













