Ampo Ordiziak Santboianaren aurka jokatuko du bihar
ORDIZIA //Ampo Ordiziak bihar jokatuko du, Santboianaren aurka, Baldiri Aleu zelaian, Sant Boi de Llobregat-en, 16:00etan. Hiru partida dituzte etxetik kanpo segidan ordiziarrek. Aurreko asteburuan Sevillan galdu zuten Ciencias-en aurka. Bihar, Sant Boi de Llobregat-en jokatuko dute, eta otsailaren 5eko asteburuan, La Vila Joiosan.













