Liburutegiko ordutegian aldaketak egin dituzte otsailean
ORDIZIA // Liburutegiko ordutegiak aldaketak izan ditu. Otsailaren 1etik aurrera, liburutegiko ikasgela zerbitzua 08:00etatik 20:00etara izango da beheko gelan. Liburutegia, aldiz, 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara egongo da irekita. Larunbatetan, ohi bezala, 09:00etatik 13:00etara irekiko dira bi zerbitzuak. Aste Santuan goizez irekiko dute.













