Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Idiazabalgo udal gobernuak Izal Baik egindako kritikei erantzun die

Idiazabal
Politika
2023/01/31
Josune Zarandona

Idiazabalgo Udalak 2023 urterako onartu duen aurrekontuaren inguruan Izal Bai oposizioan dagoen alderdiak pasa den astean egindako irakurketaren aurrean, EH Bilduren udal gobernuak ondoko oharra helarazi dio Goierriko Hitzari:

“Idiazabalen festa bezperetan bagaude ere, garrantzitsua iruditzen zaigu, Izal Baik kaleratu duen oharraren aurrean gure erantzuna herriratzea:

    1. Informazio falta: Harrigarria egiten zaigu, informazio falta salatzen dutela. Idatzian planteatzen dituzten zalantza guztiak, Batzordeetan eta Plenoetan landuak izan baitira, eta Izal Bai alderdiak egindako galdera guztiak erantzun dira banan-banan.
    1. Diru-laguntzak: Gurutze Berriko proiekturako diru-laguntzak lortzeko udala eta alkatea ez dela mugitu dio Izal Baik. Hau diote Idiazabalgo Udalak inoizko diru-laguntza handiena lortu duenean. 830.800 euro, proiektu osoaren %33a. Honez gain, Gipuzkoako Urak erakundeari obraren zati bat egitea dagokio, eta ondorioz, %40a bi bide horretatik ordainduko da. Esan ez duten arren, guzti honen jakitun dira.
    1. Epeak: Gurutze Berriko eraberritze obra hauek, aurten egiteko presa dugula leporatu digute hauteskunde estrategia modura. Aipatuta diru-laguntzaren baldintza nagusia, obrak 2023ko azaroaren 30erako hasita egon behar duela da. Esan ez duten arren, guzti honen jakitun ere badira.
    1. Prozedura: 2019ko ekainetik, Udalean Gurutze Berriko proiektuari lotuta ezer ez egin izana ere salatzen dute. Alkatetzan gaudenetik, eta pandemia bat pasa dugun arren, proiektuaren erredakzioa egin da, auzotarrekin proiektua konpartitu da, zalantzak argitu eta bizilagunen proposamenak jaso eta proiektuan txertatu dira. Honez gain, auzoko bizilagun-komunitate guztiekin, lurren zesioaren tramiteak egin dira. Hau dena ere, badaki Izal Baik.
    1. Finantzaketa: Gurutze Berriko lanak 2,7 milioi euroko aurrekontua izatea espero da, gehienez. Lortu ditugun diru-laguntzak kenduta, gainerakoa Udalak hartuko du bere gain. Zati hau bi bideetatik ordainduko da.
      1. Alde batetik, udalaren aurrezkietatik: Aurrezkiak, zenbaki borobiletan emanda hirukoiztu egin dira. 2019ko urtarrilaren 31n 500.000 euroko aurrezkia zegoen, eta 1.400.000 euro daude gaur, 2023ko urtarrilaren 31n.
      2. Bestalde, falta den zatia, milioi bat euro inguru, une honetan negoziatzen ari garen maileguaren bidez ordainduko da. Idiazabalgo Udalaren egoera ekonomikoa kontuan izanda, asumitzeko moduko kopurua.
    1.  
    1. Azkenik, gai honekin eta beste edozein gaiekin informazio gehiago behar badu inork, askotan adierazi dugun bezala, udaleko ateak eta alkatearen bulegoa bera ere zabalik daude edozein zalantza argitzeko”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut