Elene Letek Nazioen Kopa jokatuko du Espainiako selekzioarekin
Elene Lete atezain zumarragarrak Nazioen Kopan parte hartuko du Espainiako selekzio absolutuarekin. 25 jokalari deitu ditu eta Lete da Realeko bakarra. Txapelketa Australian jokatuko da, hilaren 13tik 22ra. 16an Jamaikaren aurka jokatuko dute, 19an Australiaren aurka eta 22an Txekiar Errepublikaren aurka.













