Agapita Saralegik mendea bete du

Agapita Saralegik ehun urte bete ditu gaur. Itsasondoko Udalak omenaldia egin dio, herritar guztien izenean zoriontzeko

Agapita Saralegik ehun urte bete ditu gaur. Hurbilekoekin ospatu du urtebetetze eguna, eta herritar guztiek zoriondu dute. Itsasondoko Udalak omenaldia egin dio Bizi Nahi elkartean. Udaleko ordezkariek oroigarri bat eta lore sorta bat oparitu diote, itsasondoar guztien izenean. Saralegiren senideak, lagunak eta eskolako haurrak ere omenaldian izan dira.

Itsasondoko Udaleko ordezkariak lore sorta eta oroigarria oparitu diote Agapita Saralegiri, ehun urte bete dituelako / Itsasondoko Udala

Agapita Saralegi, senideekin / Itsasondoko Udala

Agapita Saralegi, Itsasondoko eskolako ikasleekin / Itsasondoko Udala

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa