Turkiarako eta Siriarako elikagai bilketak egingo dituzte Legorretan eta Idiazabalen

Legorretan, gaur herriko dendetan jasoko dituzte elikagaiak eta bihar plazan. Idiazabalen igandean egingo dute bilketa. Lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban, esnea eta janari prestatuak (txerrikirik gabe) bilduko dituzte.

Zaporeak elkartearekin elkarlanean, elikagai bilketak egingo dituzte Legorretan eta Idiazabalen, Turkian eta Sirian izandako lurrikarak kalte egindako errefuxiatuentzat. Legorretan, bihar 11:00etatik 13:00era izango da bilketa plazan. Horrez gain, gaur herriko dendetan jasoko dituzte elikagaiak.

Idiazabalen, berriz, igandean jarri dute hitzordua, 11:00etatik 14:00etara, plazan.

Lekaleak kontserban, arroza, pasta, arraina kontserban, esnea eta janari prestatuak ( txerrikirik gabe) bilduko dituzte.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa