Beasainek ezin izan du garaipenaren bidera itzuli

Tarazonaren aurka 1-2 galdu zuen. Hurrengo igandean, Cirboneroren aurka jokatuko du, etxetik kanpo.

Tarazonak 1-2 irabazi zion Beasaini, iragan larunbatean Loinazko zelaian, bigarren federazio futbol ligako 21. jardunaldian. Beasain KE garaipenaren bidera itzultzeko asmoz iritsi zen, Mutilveraren aurkako aurreko neurketan 3-0 galdu ondoren. Oraingo honetan ere, punturik gehitu gabe gelditu da Beasain, eta sailkapen nagusian 16. dago. Hurrengo igandean, Cirboneroren aurka jokatuko du, etxetik kanpo.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa