Aquarbek Zumarragako ur zerbitzuaz arduratzeari utziko dio eta Global Omniumek hartuko du lekukoa
Zumarragako Udalak edateko uraren hornidura eta estolderia zerbitzua Global Omnium enpresari esleitzea erabaki du. Urtero 521.800 euroko kanona ordainduko du. PSE-EEko zinegotziek alde bozkatu dute eta EH Bildukoek eta Elkarrekin Zumarragakoek aurka. EAJk abstentzioa eman du.
Global Omnium enpresak Valentzian du bere egoitza nagusia. Gestion y Tecnicas del Agua, Aquarbe eta FCC Aqualia-Ansareok ere eskaintzak aurkeztu dituzte, baina kontratazio mahaiak Global Omnium-ena aukeratu du. Gestion y Tecnicas del Aguak 469.000 euroko kanona eskaini du, Aquarbek 385.629 eurokoa eta FCC Aqualia-Ansareok 332.236 eurokoa.













