Aire librean olioarekin nola margotu ikasteko saio arrakastatsua Legazpin

Arkatza elkarteak antolatuta, hamabost artistek parte hartu dute. Iraileko lehiaketari begirako saio didaktikoa izan da.

ARGAZKIAK: Arkatza

Esteban Oroz margolari eibartarrak gidatuta, Legazpiko hamabost artistek aire librean eta olioarekin koadro bat nola margotu ikasteko aukera izan zuten joan den astean Kultur Etxean. Arkatza elkarteak antolatutako saio didaktikoa izan zen, eta ikasteaz gain, partaideek asko gozatu zutela aitortu zuten amaieran,

Arkatzak irailean antolatzen duen aire libreko margo lehiaketari begira antolatutako saioa izan zen, herritarrak parte hartzera animatu daitezen. Orozek, hain zuzen, behin baino gehiagotan parte hartu du lehiaketa horretan, baita sariak irabazi ere, eta aditua da aire libreko margoketan.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa