'Azken dantza maisua' dokumentala Lazkaon emango dute
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/03/azken_dantza_maisua-1200x1024.jpg)
Mikel Alvarez Sarriegi beasaindarrak ekoitzitako Azken dantza maisua dokumentala Lazkaon emango dute, bihar, ostirala. Arerian, 20:15ean hasiko da emanaldia. Xabier Sarriegi Paxatxo zenaren omenez eta hark egindako lanaren erakusgarri egin zuten filma, iaz. Herriko sokadantzen molde zaharreko azken erakuslea izan zen.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/03/azken_dantza_maisua-500x427.jpg)
Paxatxo zena, berak trebatutako dantzariei begira.