Proiektu artistiko eta kulturalak bideragarriak izateko aholkularitza saioa egingo dute Igartzan
Lurraldeko kulturgileei zuzendutako saio da; lagungarriak diren ideiak partekatuko dira, guztiontzat solasaldi inspiratzailea sortzeko asmoz. Saioa asteartean da eta izena eman behar da.
Gipuzkoako Foru Aldundiko K bulegoak, 2023 urteko bigarren saio irekia egingo du Beasainen. Oraingoan, aurrekontuak eta bideragarritasuna izango dituzte hizpide, Gipuzkoako kultura eragileekin, Beasaingo Igartzako jauregian. Proiektu artistiko eta kulturalak bideragarriak izan daitezen aurreikuspen egokiak nola egin aholkatuko da. Saioa, asteartean, hilak 7, 17:00etatik 19:00etara izango da. Ixiar Garcia, K bulegoko lantaldeko kideak erraztuko du saio irekia. Saioan parte hartzeko izena eman behar da.













