Beasaingo herritar berriei harrera egin eta 'Ongi etorri gida' aurkeztuko diete

Larunbatean izango da ekitaldia, udaletxeko areto nagusian, 11:30ean.

Beasaingo herritar berriei harrera egin eta Ongi etorri gida aurkeztuko die Udalak, larunbatean, hilak 11, udaletxeko batzar areto nagusian, 11:30ean. Ekitaldia, azken sei hilabeteetan Beasainen erroldatu direnentzako da bereziki, izan eskualde, lurralde edo itsasoz bestaldetik etorritako herritarra. dena den, epe horretatik kanpo Beasainera bizitzera joandako herritarrentzat ere zuzenduta dago.

Leire Artola Beasaingo alkateak herritar berriei ongi etorria egin eta udal zerbitzuen berri emango die. Ondoren, luntx-a izango da.

Azken sei hilabeteetan herrian erroldatu direnei, ekitaldian parte hartzeko gonbita zuzenean egin die Udalak. Zuzeneko gobita jaso ez dutenek, izena eman beharko dute berdintasuna@beasain.eus epostara idatzita edo 943 08 76 63ra deituta.

Oinarrizko zerbitzuak
Ongi etorri gida, Beasainen bizitzen denbora gutxi daramanarentzat argitaratu dute eta udalerriaren inguruko oinarrizko informazioa jasotzen du. Hala, herrian bertan dauden baliabideen berri ematen da.

Gida hau, bost hizkuntzatan dago; euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, eta arabieraz. Batez ere, erroldatu berri diren herritarrentzat prestatu dute, baina edonork har dezake udaletxeko Igunean.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa