Osinalde sariketaren lehen kanporaketa martxoaren 18an jokatuko da, Ordizian
25. Argi Berri Saria izango da jokoan, Argi Berri Elkartean. Sei bertsolari ariko dira kantuan: Haizea Arana, Urko Arregi, Lander Arizmendi, Asier Alcedo, Oihana Arana eta Josu Ibarguren.
Bertsolari gazteen 51. Osinalde sariketaren lehen kanporaketa martxoaren 18an jokatuko da, Ordiziako Argi Berri Elkartean. Bertan 25. Argi Berri Saria izango da jokoan. Sei bertsolari ariko dira kantuan saria irabazteko zein Gabiriako Osinalde Elkartean apirilaren 15ean jokatuko den sariketako finalerako txartelak eskuratzeko. Saioaren aurretik afaria izango da.
Haizea Arana (Eskoriatza),Urko Arregi (Oñati), Lander Arizmendi (Ordizia), Asier Alcedo (Portugalete), Oihana Arana (Eskoriatza) eta Josu Ibarguren (Oiartzun) bertsolari gazteek parte hartuko dute. Aurkezle lanetan Igor Eguren ariko da. Saioaren aurreko afaria 20:30ean izango da, 25 euroan. Afarira joateko aurrez 649 011 262 telefonora deitu behar da. Bertso saioa 23:00ak aldera hasiko da.
Sariketaren beste bi kanporaketak Zaldibiako Osin Berde Saria eta Legazpiko Aztiri Saria izango dira, martxoaren 25ean eta apirilaren 1ean, hurrenez hurren.