Iker Gutierrezek irabazi du UZ Traileko argazki lehiaketa
Gaur arratsaldean UZ Trail mendi lasterketako lehen argazki lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria Iker Gutierrez zumarragarrak irabazi du. Bigaren argazki onenari saria Mikel Bravo legazpiarrarentzat izan da. Herriko argazki onenari saria Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du. Bukatzeko, haur mailako saria Raul Ruizek irabazi du. 20 argazkilarik parte hartu dute. Argazkia elkarteko bazkideak oso gustura azaldu dira parte hartzearekin.













